
ZENTZUZ
Beste behin LAB-en
konfiantza izan dezazuela eskatzen dizuegu. Oraingo hontan, alde bateko
hauteskundeen aurrean aurkitzen gera independientes alderdikoen dimisioa dela
eta. Bi aulki huts geratu dira eta nahiz eta gu gehiengoa izan, LAB-en aholkua jarraituz eta ausardia
osoz, gu izan gara bozka hauek antolatu ditugunok.
Harrokeriarik gabe uste dugu langileen batzorde
honek osaturik behar duela egon, asko bait dago egiteke.
Azken urteetan, legealdi hasieran azpimarratutako
helburu asko gauzatzea lortu dugu eta ala jarraituko dugu langileen batzordean
gauden bitartean.
Oso garrantzitsua den zuek eta gure arteko
arremana eraginkorragoa izatea lortu dugu. Blog bat sortu http://lab-ap8-bidelan.blogspot.com.es, WhatsApp
bat ireki eta bileren informazioa eskura izan dezazuen lortu dugu, momentu oro
jakinaren gaienan egon zaitezten. Informazio baliotsua benetan eta dagoeneko 75
lagun baino gehiago dituena.
Lan hitzarmena kontzesiotik haratago istea lortu
dugu.
Giza laguntza eta soldata hobea lortu dugu lan
hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzeko.
Lan frankoren ondoren, denon hobekuntzan pentsatuz
(bada denuntzia baten ondoren, bere burua kategoriaz igotzea lortu duenik
besteak kontuan hartu gabe) kondizio bereko esparru bat sortu dugu, denentzat
aukera berberak izan daitezen kategoriaz igo ahal izateko. Esparru hortan
dauden denborak, guretzat gehiegi direnak, etorkizunean jeisteko lanetan ariko
gara, horrela kategoriaz igotzea errazagoa izan dadin eta askotan esandakoa
bete dadin:
LAN
BEREAN, SOLDATA BERA.
Urtetan aldarrikatu duguna, hamabi urtetan hain
zuzen, lortu dugu: kontratu iraunkor partziala zutenei orduak osatzea, beraz,
2018rako denok egoera berean izango gara.
Errelebu kontratuetan, antzinatasuna galdu gabe
jarraipen bat ematea lortu dugu.
Bidegirekin biltzeko hitzordua eskatua dugu. Aldez
aurretik jakin beharra daukagu ze kondiziotan geratuko garen etorkizunean; eta
batez ere, aldizko kontratua dutenekin zer egiteko asmoa duten jakin behar
larria dugu.
LAB ez
da diru-bilketa gaiaren inguruan enpresarekin mahaian eseriko. Ez gera
lapurrak. Makineria sistema ez da fidagarria eta bankutik bueltan datozen
poltsek sarritan, dirua izaten dute bertan.
Ezagunak gera eta nahi duzuenerako hor gaituzue.
Pertsona arduratsuak, hurbilekoak eta elkarrizketarako beti prest gaude; ez
izan galdetzeko beldurrik. Azken finean, lana eta emaitzak dira balio dutenak.
LAB
bozka ezazu, etorkizuna eta langile guztion jarraipena segurtatuko ditugu.
Elkartasunak indarra dakar. LABen aholku eta babes judizialik ez dituzu
faltako.

LABen alderdikide
egin zaitez !
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.