viernes, 20 de mayo de 2016

GURE DIRUA, EZTA UKITU ERE


Diru bilketaren gora-beheran sortu den kezka dela eta, Enpresak errudun bakarra gu bilakatu nahi gaituela eta, betikoen aldetik jaso ditugun kritikak direla eta, zera argitu nahi dugu:


LAB EZ DA INOIZ ZIGORRA ETA ISUNA HELBURU DITUEN INUNGO MAHAIAN ESERIKO.


Hau ez da iritzi bat, Enpresak gu denori bidalitako prozeduraren helburua baizik:


«Honako prozedura honek bidea emango dio isunezko prozedura bati, diru falta puntuala edo ohikoa izanda ere, lehendik adostutako neurri batzuetan».


Ozenago esan liteke baina argiago ez, eta ulertzen ez duenak arazo larria dauka.


Enpresa gu bildu nahian dabil, intentzio onekin zorabiatu eta neurri zehatzak bilatu nahian, helburu bakarrarekin, Langileen Batzordearen onarpena diru faltari isunak ipintzerako orduan: hainbat diruri isun hau dagokio. Aspalditik dabil isun eta zigorren prozedura sartu nahian, baina LAB ez da inoiz joko hortan sartuko, gure erantzuna EZEZKOA izan da beti.
Hitzarmenean ez dago eta hala jarraituko du ahal dugun bitartean


Gure aldetik guzti hau ez da gauzatuko elkarrizketarik ez delako izango.



Besarkada bana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.