jueves, 6 de abril de 2017

LANGILEONTZAKO OHARRA  BIDELANeko


azken gertakariak direla eta LANGILEONTZAKO OHARRA


BIDELANeko LABek, azken asteotan gure Enpresan sortu den egoera nahasia dela eta, GERTAEREN AZALPEN GARBI bat eman eta egiten dugun GUZTIAREN IRAKURKETA helarazi nahi dizuegu LANGILE GUZTIOI idatzi honen bitartez.



1.-GERTATUTAKOAREN AZALPENA: Langilegok OPORREN PLUSen promedioak kobratzeko ARAZOAK aurreikuisi genituenean hasten da dena. Hemendik aurrerako gertakari nagusiak laburbilduko ditugu ondorengo lerroetan:


MARTXOAK 20. Komitea eta Zuzendaritzaren arteko bilera bat eskatu eta burutu genuen.

Enpresak “ahoz” esan zuen, plus horiek kobratzeko eskubidea errekonozitzen zuela, eta ofizializatzeko PRECOan egin nahi zuela hau. Komitea ados zegoen honekin, baina zalantzak sortu zitzaizkigun..

- LABen galdera: “nola eta noiztik ordainduko duzue hau?”
- Zuzendaritza: Legearen arabera, urtebete baino atzerago geratzen dena preskribitu egiten dela eta, 2016ko Martxotik honakoa onartuko zutela esan ziguten.
- LABen erantzuna: Ados ginen baina denbora aurrera joan ahala arazorik izan ez genezan, preskripzio epe horiek indar gabe uzteko formula gisara eta martxotik aurrerako guztia onartuko zaigula BERMATZEKO, erreklamazio indibidualak sartuko genituela jakinarazi genien bai komitekide eta baita Zuzendaritzari ere.
- Enpresako abokatuaren erantzuna: “nik ez dut hori egiteko beharrik ikusten baina tira, izugarrizko lana hartuko duzue gainera”.

Enpresari PLUSak nola kalkulatuko zituen galdetu genion.

- PRECOra iritsi baino lehenago azalduko omen zigun hauen kalkulua nola egin nahi zuten, eta PRECOan bertan aitortu bai errekonozimendua eta baita hauek kalkulatzeko formula ere. EZ ZEN AKTARIK BURUTU.

- Beraz, Martxoaren 20an bertan sartu genuen PRECO eskaria. Hasiera batean martxoaren 29rako zitatu bagintuzten ere, Enpresaren eskariz Apirilaren 3ra atzeratu zen data. Iadanik martxoa joana zitzaigun!
Eta bide batez, Komiteari eta Zuzendaritzari aurrez aipaturiko BABES NEURRI ziren erreklamazioak ere sartu genituen badaezpada.

◦APIRILAK 3. PRECOan gertatu zenaren azalpena.

- Zuzendaritzak langileon eskubidea errekonozitzen du BAINA EZ GUZTIA. “Plus Nocturnidad” eta “Plus Domingos y Festivos”-ena soilik. Eta aurrez aurkeztu beharreko kalkuluen formula ORDUAN aurkezten digu, Komitea hau aztertzeko aukerarik gabe utziaz.

- Enpresak gaineratu zuenez, beraiek EZ omen zuten esan inoiz PRECOa baino lehenago ezer aurkeztuko zutenik.
- LABek denbora bat eskatu zuen kalkulu horien formulazioa aztertzeko, baina denbora gehiago behar genuenez, KOMITEAREKIN ADOSTUTA PRECOa atzeratzea erabaki genuen Apirilaren 25era.


2.-ZER GERTATU DA ETA ZER LEPORATU ZAIGU? APIRILEKO LEHENENGO ASTEAN, Enpresari LABek sartutako erreklamazio indibidualen notifikazioak iritsi zitzaizkionean GERTATU ZENA.

1) Enpresaren jarrera gupidagabea:  Prebentzio neurri gisa buruturiko erreklamazio hauen Jakinaren gainean zegoen arren, Enpresak erreklamatu duten langileak banan banan galdekatzeko jarrera hartzen du, hauei beldurra sartu eta presionatzeko asmoz.
- Hori gutxi balitz, informazio orri bat ere argitaratzen du, LABek DEMANDAK sartu dituela esanaz.

2) Komitekideen labankada: Hauek ere ez dute denborarik galdu eta Zuzendaritzaren alde posizionatzeaz gain, “LABen helburuak, interes propio batzuengatik  negoziazioa haustea omen dela” zabaldu dute idatzi baten bitartez.


3.- GERTATUTAKO GUZTIAREN LABen BALORAZIOA: Orain arteko guztia ez da eztabaida sindikal bat, langile guztiok jakin beharko genukeen GERTATU DENAREN AZALPEN KRONOLOGIKOA baizik.

LABen iritziz oso larria da gertatu eta leporatu zaigun guztia, baina inguruko guztiak gezurretan eta gure intereserako soilik ari garela esatea iraingarria ere bada!


3.1) KOMITEKIDEEN JARRERARI DAGOKIONEAN:

- Akusazio hauen inguruan, argi dugu gure eginbidea langilegoaren eskubideak defendatzea dela, horretan ari garela eta hori dela BETI jarraituko dugun bidea. Eta ez dugu ulertzen orainarte guztiaren jakitun izan ditugun komitekideek gurekiko hartu duten jarrera, ez eta, zergaitik posizionatu diren Enpresaren alde (eta ondorioz langilegoaren aurka).

- Langilegoaren batasuna kinka larrian jar dezakeen jarrera oportunista hartu dute benetan. Langileon arteko harremanak barrutik lehertzeko arriskuaren gainetik, arerio sindikala zapaldu nahian eta heuren botere sindikala puztu nahiean aritzeko estrategiari eutsi diote bete betean.



3.2) ENPRESAREN JARRERARI DAGOKIONEAN:

- Uler genezake Enpresari LABen planteamendua ez gustatzea, bere interesa eta langileona kontrajarria delako noski, baina bere jarrerak MUGA GUZTIAK GAINDITU DITU.

- Sarturiko erreklamazioak EZ DIRA DEMANDAK, Enpresa GEZURRETAN ari da BERRIRO ERE. Erreklamazio indibidualak dira eta EZ DIRA EPAITEGIAN SARTZEN.

Aurrez aipatu bezela, soilik preskripzio epea geldiarazteko balio duen erreklamazio mota bat besterik ez da. Guzti honen JAKITUN ZIREN.. eta orain zer eta EDOZERK BALIO AL DU?

- Akzio legalekin leporatzen zaigunarekin, garbi dugu langileon adostasun eta elkarlanarekin jokatu izan dugula beti eta ez dugu ezer izkutatzeko. Horrelako akzio batzuk hartzeak ekar dakizkien ondorioen jabe izan daitezela, eta egin dezatela egoki iruditzen zaiena, guk ere hala egingo dugu eta.

- Oso gogorra da Sindikatu baten aurka horrela aritzea eta izan ditzakeen ondorioen jabe izan daitezela.


Gure aurka inongo eskrupulorik gabe ari diren bi alde hauek HASIERA HASIERATIK IZAN DUTE LABen ASMOEN BERRI. Eta eman diren mugimendu guztiak KOMITEAREN ONARPENAZ emanak izan dira, eta ez gara damutzen langilegoaren eskubideak bermatzeko bidean emaniko pausoez.

Amaitzeko:
Ez genuen “eztabaida-joku” honen parte izan nahi, galtzeko guztiak langilegoak izan ohi ditu halakoetan, baina ez gara gu sartu, gure borondatearen kontra SARTU EGIN GAITUZTE!  LABek ez du bere afiliatuen ona soilik bilatzen, langile guztiona baizik! Eta azalpenak eman beharra ikusten dugu! Gure izena denon ahotan bolo bolo dabilenean ezin gara ixilik eta besoak gurutzatuta geratu.


Eskubideak eta langilegoaren batasuna lana, zintzotasuna eta gardentasunaren baitan eraikitzen dira, eta batzuei min eman arren, hortan jarraituko dugu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.