martes, 7 de noviembre de 2017

PLANTILLA MURRIZKETA
Albiste onak

Sarritan eskatu izan diogu enpresari informazioa «pliego de condiciones»-i buruz, AP-8ko uztiapen kontratua, lizitazioa eta langileen subrogazioa.

Enpresak beti erantzun berbera eman izan digu: «Ez dakigu ezer eta zerbait jakitean esango dizuegu». Zortzi hilabetera, uztiapen kontratua bukatuko dela eta, erantzun hau ez da batere lasaigarria. Duda asko sortzen ditu langileen artean.

LAB-ek beste bide batzuk hartzea erabaki zuen informazio bila eta hau da gaur egun duguna:
2017-ko urriaren 17-an, Aintzane Oiarbide Iruretagoienak, Azpiegituretako Departamentuko foru-diputatua eta Bidegiko presidentea denak, zera baieztatu du: 2018-ko ekaina arte indarrean dagoen esplotazio kontratuaren adjudikazio berri bat aterako dela AP-8 autopistarako.

Egindako galdera: Kontratu adjudikazio berriak eta Irungo peajean izango diren berrikuntzak eraginik izango al dute langileengan?

Erantzuna: Indarrean dauden legedia eta Itzarmena beteko direla ziurtatzen det. Ez direla ez aurrejubilazio ezta kaleratzeak izango ziurtatzen det

Honek guztiak lasaitasun punttu bat ematen digu gure lanpostua ziurtatze aldera, etor daitezkeen berrikuntzen aurrean, datorren lizitazioa barne.



Informatzen jarraituko dugu.

AQUÍ TENÉIS EL ENLACE PARA PODER VER LA INFORMACIÓN

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DJGPortalWEB/expedientes_visor.jsp?legislatura=10&expgen=C&exppar=5&numexp=2035

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.