LANGILEEN BATZARRAREN BILERAREN LABURPENA 2017/11/28
LAN JAZARPENA:
Enpresak
genero biolentzia eta lan jazarpenaren protokoloaren problematika jartzen du
mahai gainean. Informazio bilketaren ondoren, langile asko dagoela egoera honetan
ikusi da.
Lotsagarria
da, ustez gizarte aurrerakoi batean bizi garela, oraindik gai hauek hizpide
izatea.LABek gaitzespen irmoena honelako portaerei. Ez dugu honelakorik
onartuko. Inor egoera honetan aurkitzen bada, ez dudarik izan eta aditzera
eman.
Sexu
jazarpen gehiagorik ez, botere jazarpenik ez; sexu, arraza edo giza-egoeraren
aurrean diskriminaziorik ez, tolerantzia 0.
2018ko JUBILAZIOAK:
Aurreko
oharrean esan bezala, errelebo kontratukoak 2018an behin-betiko langileak
bihurtzea lortu dugu, aintzinatasuna errespetatuz. Behin-betiko kontratuak
enpresa honetan ez zirela gehiago izango esaten zutenek, mingainari kosk egin
beharko diote orain eta azalpenak eman. Zuen lan, babes eta indarrari esker
denok lortu dugu: ZORIONAK.
LABetik
eskaera egiten diogu enpresari MDri 100% osa dezan bere kontratua eta
konpromezua har dezan dinamika honi eusteko.
KONTROL ZENTROA:
Enpresak
dio langile berriak kontratatuko dituela N1eko arkupeak gainbegiratzeko.
Ofizinako Hitzarmenari lotuak egongo dira. Gaueko turnoak diru konpentsazioa
dakar AP8ko komunikazio zentroko langileei.
Langileen
Batzarretik diogu, edozein aldaketa lan baldintzetan gurekin hitz egin behar
dutela eta ez langileekin zuzenean.
ELEKTRONIKO MANTENIMENDU EGUTEGIA:
Enpresak
dio, serbitzuaren beharrak kontutan hartuta, langile multzo honi egutegia
aldatu beharra dagoela.
Behar hauek
aspaldikoak dira. Gure sindikatuak beti esan izan du kontratazio berriak behar
direla sektore hontan eta baita batzuk lortu ere.
Egutegiaren
kasuan, Batzarrak ez dauka bere esku negoziatzea Hitzarmenak ala jartzen
duelako.
Langileekin
hitz egingo dugu beraien iritziak eman ditzaten.
Kontratazioak
beharraren arabera:
Kasu
batzuetan, langile batek nunbaitera joan behar badu, estazioa egoera estuan
usten du ez duelako inork bere postua betetzen, lan karga areagotuz.
Gertatzen
da ere, estazio txikietan, langile batek errefortzu bat behar duenean, ez
zaiola inor bidaltzen. Kontratazio sistemak 5 orduko kontratuak egitea dakar
eta batzuetan ordu bat edo biko kontua denez, ez dira primerak pausoa ematen
ausartzen, langilearen stress eta tensioa areagotuz.
Enpresak
gaia aztertuko du.
ARITZETA ERAIKINEKO INFORMAZIOA:
Bezeroari
arreta serbitzua (CAU) eta, seguruenik, elektronika mantenimenduko langileria
eraikin berrira bideratuko dituzte.
MIKROFRESATUA:
Gune ezberdinetan
hasi dira lanean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.